lecho fluido

1. Kim./Teknol.
sin. lecho fluidizado

Goranzko likido- edo gas-korronte batek (eskuarki aireak) esekiduran egonarazten dituen zatiki solido txikiez osatutako sistema, likidoen antzeko jariatze-higidura agertzen duena. Ohantze fluidizatuaren bidez, prozesuan parte hartzen duten zatikien arteko nahastea hobetu egiten da; horri esker, bero-transferentzia eta erreakzioen errendimenduak handitu daitezke. Besteak beste, petrolioaren cracking katalitikoan eta harrikatzaren gasifikazioan erabiltzen da.